XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskadi Osorako Erabakiak LEHENDAKARITZA, ZUZENTZA ETA AUTONOMI GARAPENERAKO SAILA OGASUN ETA FINANTZA SAILA ETA KULTURA ETA TURISMO SAILA

247/1989 DEKRETUA, urriaren 31koa, Bilboko Asociación Bilbaina de Amigos de la Opera (A.B.A.O.) izeneko elkartea onura publikokotzat hartzen duena.

Bilboko Rodriguez Arias kaleko 3.ean egoitza duen A.B.A.O. delakoak garatzen dituen iharduerak kontutan hartuz, elkarte hori onura publikokotzat hartzea egokitzat jotzen du Eusko Jaurlaritzak; izan ere, arte lirikoa eta, batez ere, opera garatzearen eta aditzera ematearen alde betetzen dituen hainbat zerbitzuren bidez, euskal kulturaren onean jokatzen du.

Elkarteei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legean xedatutakoaren arabera eta Eskuduntza-Aldaketetarako Batzorde Mistoak 1985.eko azaroaren 28an Elkarteen alorrean hartutako Akordioa argitaratzeari buruzko urtarrilaren 28ko 75/1986 Dekretuarekin eta Elkarteen Errejistro Nagusia sortzeari buruzko martxoaren 25eko 77/1986 Dekretuarekin bat etorriz, Jaurlaritza Kontseiluaren esku dago Elkarte hori Onura Publikokotzat hartzea.

Hori horrela, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren, Ogasun eta Finantza Sailburuaren eta Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1989.eko urriaren 31n egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau XEDATU DUT: Atal bakarra.- Bizkaiko Probintzi-Errejistro ezabatuan 37 zenbakiaz inskribatutako Asociación Bilbaína de Amigos de la Opera (A.B.A.O. delakoa Onura Publikokotzat hartzea, bere egitekoak beteaz Euskal Herriaren onean jokatzen duela uste delako.

Bidebatez, Deklarapen honi datxezkon eta otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22.2 atalean ohartemandako eskubideak aitortzen zaizkio Elkarte horri.

Gasteiz, 1989.eko urriak 31. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.

Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.

Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.